XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Asiera orrek arriturik utzi nau erabat.

Eta nolakoa den ain ederki ta andikiro adierazi duzunez gero, iarrai eta esan iezadazu Maitasunari buruz beste au ere: Izan ere, Maitasuna orixe delako ote da zer-edo-zeren ala ezeren Maitasuna?.

Eztizut galdetzen alako amaren edo aitaren denik; Maitasuna ama baten edo aita baten maitasuna denik galdetzea galdera farragarri izango bailitzateke.

Beste onetara baizik: aitari buruz galde egingo balute, aita den aita norbaiten, ala, inoren aita ote denentz, ederki erantzun nai izango bazenu, onetara esango zenidake: aita seme baten edo alaba baten aita delakoxe dela izan ere.

Ez aal da orretara?.

- Erabat noski, esan omen zion Agazon-ek.

- Ez aal da berdin amari buruz?.

Ortaz ere batera etorri ziren.

- Oraindik bada, zertxobait geiago, erantzun iezadazu, nai dudana areago ikas dezazun, esan omen zion Sokrate-k.

- Ain zuzen, esango banizu anaia, den orixe denez gero, norbaiten anaia izango ote litzateke, ala ez?.

- Orrelaxe izango litzateke, esan omen zion.

- Ez aal litzateke anaia baten; naiz arreba batena?.

Batera etorri omen ziren.

- Saia zaitez bada, Maitasunari buruz berorixe esaten.

- Maitasuna, ezeren, ala, zer-edo-zeren Maitasuna ote da?.

- Izan ere erabat bada.

- Begira bada arretaz ori berorixe zeuregan, ortaz oroiturik, esan omen zion Sokrate-k.

- Orain, berriz, esaidazu beste au: Maitasunak maite duen ura irrikatu ere egiten ote du, ala ez?.

- Erabat beinik-bein, esan omen zion.